Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gas Navarra, S.A. enpresak egungo gas naturalaren sareak hedatzeko aurretiko administrazio-baimenaren eskaera egin du. Sakanan ondoko udalerriotan hedatu nahi dute gas sarea aurten: Irurtzunen, Uharte Arakilen, Lakuntzan, Etxarri-Aranatzen eta Altsasun. Espedientea Azpiegituren, Instalazioen eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuan aztertu ahalko da (Iruñeko Tomás Caballero Parkea, 1, 5. solairua). Han berean interesdunek egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkezten ahalko dituzte.