Ostiralean Larraun eta Sakanako haurrak kantari Altsasun

Guaixe 2009ko martxoaren 17a

Sakanako eta Larraungo haur eta gaztetxoek kantuan emanen diote ongi etorria udaberriari. Altsasuko Iortia kultur gunean bilduko dira martxoaren 20an, ostiralean, 18:00etan. 2009ko Haur Kantari Jaialdiaren 3. saioan 15 talde igoko dira oholtza gainera, Lakuntzako 7 talde, Altsasuko 5 eta Lekunberriko 3. Euskal Kantuzaleen Elkarteak antolatuta, martxoaren 6an hasi zen 2009ko Haur Kantari Jaialdia. Antsoain eta Tuterako saioen ondoren, 3. saioak Sakanara ekarri du jaialdia. Martxoaren 28an Elizondotik pasa eta gero, apirilaren 5ean emanen diote amaiera 2009ko Haur Kantari Jaialdiari Iruñeko Gaiarre Antzokian. Lehen Hezkuntzako eta DBHko haur eta gazteek parte hartzen dute jaialdian. Lakuntzarrak eta altsasuarrak kantuanUrtea joan eta urtea etorri, Nafarroako Haur Kantari txapelketak agerian uzten du sakandarren kantu zaletasuna. Aurtengoan ez da gutxiagorako izanen: 15 talde igoko dira oholtza gainera eta horietan 12 Sakanakoak dira. Lakuntzako ikastetxe publikoan eta musika eskolan eta Altsasuko ikastetxe publikoan sortu dira taldeak. Etorkizuneko kantarien harrobi ederra lantzen ari dira horietan denetan. Sakandarrekin batera, Lekunberriko 3 talde igoko dira oholtza gainera. Altsasuko saioan nahiz beste hirutan nabarmentzen diren taldeek apirilaren 5ean, Iruñeko Gaiarre Antzokian abesteko gonbidapena jasoko dute. Sakanako taldeakLakuntzako ikastetxe publikoa: -Alaiak taldea (7-9 urte). Egun da Santimamina abesti herrikoia. Abeslariak: Leire Meaza, Nekane Mendieta, Cristina Añazco, Ariane Andueza, Munia El Marhoum, Iratxe Flores, Garbiñe Goikoetxea, Kristina Zubillaga, Leire Sagarzazu, Idoia Torrente, Ainhoa Cartagena, Silvia Amores, Amets Cerviño, Naroa Galindo eta Jasone Auzmendi. Instrumentuak: Martin Larraza (gitarra) eta Josu Cerezoren (perkusioa).-Beñat Torrente eta Andoni Egurtza bikotea: Ez dut atzera egingo (Bide Ertzean) Instrumentuak: Mikel Auzmendi eta Martin Larraza (gitarrak) eta Joseba San Sebastian (baxua).-Munia El Marhoum bakarlaria: Josetxo Olaberriko kantu herrikoia. Instrumentua: Emilio Arias (zanfona).-Olazkitturri taldea (1. maila): IrrifarreaAbeslariak: Iker Andueza, Iñaki Cabrera, Aroa Cerezo, Gorka Egurza, Jokin EL Marhoum, Saioa Eskudero, Anitz Larunbe, Amets Oteiza, Sergio Romero eta Cristina Añazco. Instrumentuak: Aitor Mozo (akordeoia).Lakuntzako musika eskola-Handien taldea:  Amets bat abestia. Abeslariak: Aitana de Miguel, Oihane Lizarraga, Laida Etxeberria, Amets Lertxundi eta Uxue Callejas. Instrumentuak: Leire Lizarraga eta Jon Goikoetxea (guitarra), Josu Mozo, Mikel Flores eta Joanes Satrustegi (perkusioa) eta Ane Bañasco eta Leire Olazaran (trompeta).-Txikien taldea: Sekretua abestia. Abeslariak: Iratxe Flores, Garbiñe Goikoetxea, Carla Lizarraga, Laura Lizarraga, Mattin Petriati, Gari Recondo, Asier Reparaz, Iraki Tadeo, Ariane Andueza, Munia El Marhaum, Naroa Larraza, Nekane Mendieta, Gaizka Sagarzazu eta Itsaso Zelaia.-Lakuntzako taldea: Kaixo abestia.Abeslariak: Andoni Egurtza Beñat Torrente, Raquel Amores, Andrea Recondo, Irune Vitoria, Aitor Lopez de Sabando, Irati Lizarraga, Irantzu Razkin, Oier Larunbe, Ander Cartajena eta Oihane Garbirondo. Intrumentuak: Joanes Satrustegi (bateria), Amets Lertxundi (pianoa), Leire Lizarraga eta Oihane Lizarraga (guitarra) eta Laida Etxeberria eta Mikel Flores (akordeoia). Altsasuko Zelandi ikastetxe publikoa-Sentimen taldea (6. maila): Hitz galduak abestia. Abeslariak: Nerea Navarro, Zaira, Raul, Mikel, Itxaso, Aintzane, Nerea Lapuente, Idoia, Marina, Olatz, Ane eta Marta.Instrumentuak: Erkuden Aldasoro (pianoa) eta Idoia Alonso (guitarra).-Oskola taldea (5. eta 6. maila):  Txokolatea.Abeslariak. Irati, Ane Costa, Ane Palomo, Arrate, Henar, Iker, Iñaki, Cristina, Eider, Idoia, Maite, Amaia, Nerea Llamas, Nerea Lapuente eta Aintzan.Instrumentuak: Erkuden Aldasoro (pianoa) eta Carlos Manero eta Idoia Alonso (gitarra). -Izotz taldea (5. eta 6. maila): Pinguinoa kantua. Abeslariak: Mirari, Ariadna, Naiara, Ainhoa Exposito, Asier, Oier, Adrian, Janire, Julene, Aintzane, Olaia, Ainhoa, Palomino, Olatz, Idoia, Marina, Irati eta Miren. Instrumentuak: Naiara, Mirari, Oier, Janire, Asier eta Adrian (txiribitua).-Aintzane eta Jaione Diaz bikotea: Zure doinua Instrumentua: Idoia Alonso (guitarra).-Jone Rubio eta Jaione Diaz bikotea: Mugimenduan abestia Instrumentua: Erkuden Aldasoro (pianoa).