Nafarroako meatze-sektoreko enpresek elkartea sortu dute

Guaixe 2009ko martxoaren 17a

Nafarroan meatzaritza arloan lan egiten duten 30 bat enpresek bat egin eta Agrupacion Empresarial Minera Navarra, Aemina, elkartea sortu dute. Meatzaritzak hainbat arlo eta ustiapen mota hartzen ditu eta horietako guztietan aritzen diren enpresetako ordezkariak batu dira elkarte berrian. Aemina-n bildutako enpresen artean daude Etxarri Aranazko El Cisne, Manufacturas de Productos Minerales eta Altsasuko Lazaro Echeverria. Erakunde berriak Nafarroako meatze-sektoreko enpresen interes komunak defendatzeko sortu da. Horien artean daude ustiapen baimenak, kudeaketa, ingurumena eta prestakuntza. Horretaz gain, meatzaritzako azpi-arlo bakoitzari lotutako gaiak ere landuko ditu elkarte sortu berriak.