Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Dagoeneko Sunsundegui enpresan dago Altsasuko turismo bulegoa izanen den lokomotora. Ostiral arratsaldean ekarri zuten Zaragozako Enajenación de Material Ferroviario SA-ko biltegitik Sunsundeguira eta han turismo bulego gisa egokitzeaz eta falta litezkeen piezak jartzeaz arduratuko dira. Hiruzpalau hilabete beharko dituzte horretarako, nahikoa lan baitago guztia berritzen.Sakanako Mankomunitateak erosi duen lokomotora Mitshubisi etxeko 279 modelokoa da, 60. hamarkadako tren makina elektrikoa. 80 tona pisatzen ditu eta 17 metro luze ditu. Altsasun egonen den turismo bulegoa hartuko du lokomotorak. Horretarako, erdiko aldea hustu eginen da, baina gidarien bi kabinak mantendu eginen dira, bisitariek eta txikienek gertutik ezagutzeko aukera izan dezaten. Turismo bulegoaz gain, berez makina "erakargarri" bat da.