Tirreno-Adriatikoko erlojupekoan Klöden azkarrena eta lider berria

Guaixe 2009ko martxoaren 16a

Astanako Andreas Klöden alemaniarrak irabazi zuen Tirreno-Adriatikoko laugarren etapa, atzo Macerata eta Loreto herrien artean jokatutako erlojupekoa, hain zuzen (41:32). Bigarrena sailkatu zen Quick Stepeko Devolderri 20 segundoko aldea atera zion Klödenek. Lasterketan parte hartzen ari diren bi sakandarrei denbora dezente atera zien Klödenek. Egoi Martinez 64.a izan zen, 2:54ra, eta Pablo Urtasun 111.a, 4:05era.Etapa irabazteaz gain, Klödenek lidergoa eskuratu zuen (16:51:13). Euskalteleko Egoi Martinez 43.a da, 8:26ra, eta Pablo Urtasun 133.a, 27:26ra.Gaur azkenaurreko etapa jokatuko da, gogorrena, 235 kilometrokoa. Besteak beste Sasso Tetto igoera gogorrari egin beharko diote aurre txirrindulariek.