Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburuan bi duatloi lasterketa jokatu dira, larunbatean Oñatin eta igandean Altzan, eta bietan sakandarrak aritu dira lehian. Oñatiko XVIII. Duatloia oso jendetsua eta ikusgarria izan zen. Eguraldia lagun, 317 atletek hartu zuten irteera 8 km korrikan, 40 km bizikletan eta 4 km korrikan egiteko. Irabazlea iaz hirugarrena sailkatutako Sables Vendee taldeko Nicolas Capoferri frantziarra izan zen (1:39:58), sekulako erakustaldia eman eta gero. Emakumezkoetan Bilbaotri taldeko Inmaculada Ruiz Teran gernikarra izan zen azkarrena (1:58:25). Bederatzi sakandar aritu ziren lehian, eta guztietan azkarrena Sakana Triatloi Taldeko Francisco Javier Gomez Fernandez izan zen (1:48:33), helmugara 26. tokian sartu eta gero. Sakana Triatloi Taldeko gainontzeko kideen lana ondokoa izan zen: 62. Karlos Zelaia Beraiz (1:21:31); 82.a Javier Borrega Perianez (1:52:55); 92.a Mikel Lakuntza Arretxe (1:53:36); 97.a Felix Benjumea Motino (1:53:59); 121.a Isidro Asurabarrena Lopez (1:56:11); 186.a Juantxo Azurmendi Zelaia (2:01:19) eta 210.a Juan Carlos Gomez Fernandez (2:04:11). Lagunak taldean dabilen Igor Floresek ez zuen proba despeditu. Taldeka Lagunak izan zen onena eta Sakana Triatloi Taldea, berriz, hamargarrena. Urko Berdud lehen juniorra AltzanIgandean estreinatu zen Altzako lasterketa, bere lehenengo edizioan. 146 atletak erantzun zioten antolatzaileen deiari eta lehenik eta behin 2,5 km-ko zirkuituari bi buelta eman zizkioten korrika, txirrindula hartu eta 21 km ibiltzeko, eta hori bukatuta 2,5 km-ko zirkuituari buelta bat eman zioten. Guztietan azkarrena Kebi Triatlon taldeko Kepa Ruiz Itxazo bermeotarra izan zen (1:03:51), eta emakume azkarrena Bilbaotri taldeko Inma Rafael Salas bilbotarra (1:15:55). Guztira hiru sakandar aritu ziren eta guztietan azkarrena Sakana Triatloi Taldeko Urko Berdud Mazkiaran altsasuarra izan zen. 28. tokian sartu zen Urko helmugara (1:10:27), eta lasterketako lehen juniorra izan zen. Sakana Triatloi Taldeko Mikel Berdud Garcia 45.a heldu zen helmugara (1:13:32), eta Juan Luis Maiza 50.a (1:14:06). Taldeka onena Lagunak izan zen, eta Sakana seigarrena sailkatu zen. Igandean Espainiako Duatloi txapelketa jokatuko da Gasteizen, autonomiaka, eta Nafarroako taldean Sakana Triatloi taldeko Javier Borrega Perianez ariko da. Emakumezkoak goizeko 10:00etan abiatuko dira eta gizonezkoak 12:00etan.