Jardunaldi ederra hartu zuen Altsasuk

Guaixe 2009ko martxoaren 17a

Nafarroako Herri Kirol Federazioak Nafarroako Kirol Institutuarekin batera antolatutako Nafarroako Herri Kirol Jolasetako hirugarren jardunaldia hartu zuen igandean Altsasuk, eta aurreko jardunaldietan bezala, lehia ikusgarriak izan ziren. Gure taldeen artean soilik Andra Marik lortu zuen gailentzea kimuen mailako proba konbinatuan. Jakina denez, kimuak, haurrak eta kadeteak proba konbinatuetan aritu ziren - koxkolak biltzea, zaku lasterketa, txingak, korrika eta trontza - , eta haurrak eta kadeteak, proba konbinatuaz gain, sokatiran aritu ziren. Igandean, martxoaren 22an, txapelketako laugarren jardunaldia hartuko du Berroetako plazak, goizeko 11:00etatik aurrera. Taldeek eman zutenaProba konbinatuetan, kimuen mailan Andra Mari izan zen, atzera ere, talde azkarrena (6´54´´36), Ultzama bigarrena (7´02´´47) eta Berriozar A hirugarrena (7´02´´83). Atzean sailkatu ziren Basaburua (7´10´´78), Berriozar B (7´21´´57), Iñigo Aritza (7´24´´66), Arantza (7´29´´75), Igantzi (7´53´´85) eta Trumoiak (7´59´´25).Haur mailan Basaburua izan zen onena (8´42´´96), Berriozar bigarrena (9´´10´´91), Ultzama hirugarrena (9´14´´33) eta Andra Mari laugarrena eta azkena (9´30´´41). Eta kadeteen mailan Basaburua izan zen gailendu zena (9´20´´91), Txantrea (9´38´´90) eta Andra Mariren aurretik (9´46´´22). Lehendabiziko bi jardunaldietan Andra Mari izan zen irabazlea eta, hortaz, sorpresa izan zen Altsasun lanak egiten azkeneko taldea izatea. Putterrik, berriz, ez zuen parte hartu. Sokatiran, haur mailako 480 kilotan Basaburua nagusitu zen, 3 punturekin, Andra Mariren (2 puntu) eta Berriozarren (puntu bat) aurretik. Kadeteen mailako 540 kilotan Txantrea eta Basaburuak 4,5 puntu lortu zituzten eta atzean sailkatu ziren Andra Mari (3 puntu), Iñigo Aritza (2 puntu) eta Putterri (0 puntu). Sailkapen orokorraOrain arte jokatutako lau jardunaldiak aintzat hartuta, alebin mailako proba konbinatuan Andra Mari da buru, Ultzama bigarren eta Berriozar A hirugarren. Atzean daude Basaburua, Berriozar B, Iñigo Aritza, Arantza, Trumoiak eta Igantzi. Haur mailako proba konbinatuan Basaburua da lider eta Berriozar, Ultzama eta Andra Mari daude atzean. Haur mailako sokatiran ere Basaburua da lehena, Andra Mari bigarrena eta Berriozar hirugarrena. Eta kadeteen mailan, proba konbinatuan Andra Marik jarraitzen du buruan, atzean Basaburua, Txantrea eta Putterri taldeak dituela. Sokatiran Txantrea da onena eta Basaburua, Andra Mari, Iñigo Aritza eta Putterri ondorengoak.