Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igandean jokatu zen XIX. Paz de Ziganda Xake Torneoa, J. L. Gorostidi Oroigarria, bi mailatan: Nazioarteko Torneoa eta Eskolarteko Torneoa. Nazioarteko Torneoan 71 xakelari aritu ziren, gehienak nafarrak, baina baita Estatutik eta beste herrialde batzuetatik etorritakoak, baina txapelketa nafarren artean erabaki zen. Guztien arteetan onena Unai Garbisu de Goñi izan zen (7,5 puntu), bigarrena Jesus de la Villa Garcia (7 puntu) eta hirugarrena Elizbar Uvilava kantabriarra (7 puntu). Sakandarrei dagokienez, Koldo Flores Lazkoz 45.a sailkatu zen (4 puntu), Sebastian Insausti Goñi 51.a (3,5 puntu), Manex Insausti Olasagarre 56.a (3 puntu), Jose Angonio Ieregi Urmeneta 59.a (2 puntu) eta Markel Flores Reparaz 62.a (2 puntu). Eskolarteko txapelketan 71 gaztetxo aritu ziren eta guztien artean Pablo Urriza Irizibar gailendu zen (9 puntu), bigarrena Aimar Ieregi Bakaikoa izan zen (8 puntu) eta hirugarrena Alejandro Bernal Gomez (7 puntu). Aitor Flores Reparaz 11.a sailkatu zen (6 puntu), Alain Flores Reparaz 26.a (5 puntu) eta Aritz Gurbindo Iriarte 27.a (5 puntu).