GRAVN txapelketaren buruan dago Nafarroa

Guaixe 2009ko martxoaren 18a

Aste honetan GRAVN Trofeoan atseden hartuko du Nafarroak. Jardunaldi bat jokatuta, liderra da Nafarroa, Errioxari jokatutako 16 partidetatik 14 irabazi ondoren. Gipuzkoak gutxigatik hartu zuen menpean Bizkaia (17-15) eta Arabak atseden jardunaldia zuen. Asteburu honetan Bizkaia Errioxaren kontra ariko da eta Gipuzkoak Araba izanen du aurkari, Nafarroak atsedena duen bitartean. Pilota partidak. Bihar, Eibarko Astelenan antolatutako jaialdia ixten duen partidan Alberto Ongayk Galarza VI.a izanen du kontrario.