Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Galdera horrek larunbatean izanen du erantzuna. Izan ere, aurreko ostiralean Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak Etxarri Aranazko Gure Pilota elkartearen laguntzarekin antolatutako Sakanako Gizonezkoen XX. Pala Txapelketako finalerdiak jokatu ziren Etxarri Aranatzen. Gogoratu behar dugu aipatu txapelketan 16 biko lehiatu direla, hiru multzotan banatuta, primerako giroan. Bada, finalerdietan Lazkano eta Baleztena 16-30 irabazi zituzten Mikelek eta Ibonek, eta Oderitzek eta Matxainek 30-24 hartu zituzten menpean Etxeberria eta Berasain. Larunbatean Etxarri AranatzenLarunbatean, martxoaren 21ean, Sakanako Gizonezkoen XX. Pala Txapelketako finalak jokatuko dira Etxarri Aranazko Euskal Herriari pilotalekuan, goizeko 11:00etatik aurrera. Lehenik eta behin, hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko lehia jokatuko da eta bertan Lazkanok eta Baleztenak Etxeberriari eta Berasaini eginen diete aurre. Segidan, final handian, Mikel-Ibon eta Oderitz-Matxain lehiatuko dira. Ikusmina handia dago Sakanako txapeldunak nortzuk izanen diren jakiteko; hortaz, plan bikaina da larunbatean Etxarritik pasatzea eta ikusgarria eta borrokatua izanen den partidaz gozatzea.Sariei dagokienez, txapeldunetako bakoitzak 135 euro jasoko ditu txapelaz gain, eta bigarrengoek 60na euro. Hirugarrenek eta laugarrenek ere sariak jasoko dituzte.