Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
The raconteurs taldeak 2006. urtean kaleratu zuen lehendabiziko diskoa, "Broken soldiers" eta 2008. urtean bigarrena "Consolers os the lonely"."Broken soldiers" lanarekin kritika onak jaso zituzten, baina pisuzko arrazoiak bazeuden horretarako. Talde berri bat zen, baina ez esperientzi gabekoa; izan ere,taldeko bi buruek hamar urte baino gehiago eramaten zeramatzaten diskoak grabatzen, eta gainera errekonozimenduzkoak.Taldea Jack White-k eta Brendan Benson-ek sortu zuten.Alde batetik, Jack White oso ezaguna da "The White Stripes" taldearen abeslari eta liderra izateagatik. Taldea Meg Whiteekin osatu zuen. 1999. urtean lehendabiziko diskoa kaleratu zuen eta 2007. urtera arte 7 disko kaleratu dituzte, nazioartean arrakasta irabaziz, kritika izugarri onekin eta salmenta ikaragarriekin.The raconteurs taldea proiektu paralelo bat da, The white stripes taldeak martxan jarraitzen duelako.Beste aldetik, Brendan Bensonek Jack Whitekin elkartu aurretik kaleratuak zituen hiru disko zoragarriak, power pop estilokoak, salmenta gutxikoak, izan ziren.Entzutea gomendatzen dudan diskoa 14 abestiz osatua dago.Nire ustez aurreko diskoa baino txukunagoa da, eta horretan ez da hain nabaria Led Zeppelinen eragina. Diskoak estilo hauek guztiak lantzen eta konbinatzen ditu: rocka, psikodelia, folka, garagea eta buesa, emaitza harrigarriarekin.Biak, Benson eta White, dira talde horren abeslariak eta gitarra joleak, bien ahotsak primeran konbinatzen dira, izugarrizko indarra ematen diote abestiei eta zer esanik ez gitarren emaitzekin, oso riff biziekin. Bikotekideen artean oso harreman estua dago eta hori nabaria da abestien emaitzan. Taldeak abestietan lortzen duen energia ikaragarria da; adrenalina igotzeko disko bat, bolumen altuan entzutekoa.