Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
EHUko ehupress hedapenerako kolezioko ale berri bat aurkeztu zuten iragan urrian: La colina vacía. Jorge Oteiza y Roberto Puig. Monumento a José Batlle. 1956-1964. Oteizaren lan paradigmatikoena aztertu duten irakasle eta artistak Ana Arnaiz, Xabier Elorriaga, Javier Moreno eta Xabier Laka dira.1959.ean José Batlle estadistaren homenez Montebideon eraiki behar zen monumentuaren lehiaketa ebatzi zen. Lehiaketa honetara 27 herrialde ezberdinetako 74 proiektu aurkeztu baziren ere, Oteiza eta Puigek eginikoa azken errondarako sailkatu zen. Monumentua ez zen inoiz eraiki. Lehen saria banatu gabe geratu zen eta Oteizak bere burua irabazletzat bazuen ere, hirugarren geratu zen.Liburua hiru zatitan banatua dago: proiektuaren inguruko gertakizunak modu kritikoan kontatzen dira lehenean; bigarrenak monumentu kontzeptuaren azterketa biltzen du eta hirugarrenean dokumentazio guztia jasorik dago. 700 orrrialde porrotaren arrakasta kontatzeko.Oteiza eta Puigen lana lekuan integratutako eraikin bat da, laukizuzena, non liburutegia, ikasgelak eta bestelako zerbitzuak egonen ziren. Eraikinetik porlanez egindako zutabe luze bat irtengo litzateke itsasorantz. Zutabearen norantzari jarraiki, kareharriz estalitako plataforma beltza. Monumentua, beraz, ez da miretsia izateko, bizitzekoa baizik, erabiltzekoa, ibiltzekoa, Batlleri egin litzaiokeen egiazkoena.Miren Ustarroz