Otsailean aurkeztutako EEEk 322 langileri eragin diote

Guaixe 2009ko martxoaren 23a

Nafarroako UGTko Ikerketa Kabineteak otsailean herrialdean aurkeztutako Enplegu Erregulazio Espedienteen (EEE) inguruko txostena zabaldu berri du. UGTk bere txostenean dioenez, otsailean Sakanan hamar EEE aurkeztu ziren. Haietatik bakarra izan da kontratuak hausteko aurkeztutakoa. Metalgintzako enpresa batean izan zen eta 62 langiletik 13k kalean bukatu zuen. Aldeak adostasunera iritsi ondoren baimendu zen espediente hori. Aurten kontratua hausteko aurkeztutako bi EEEn bidez 21 langilek (70etik) lanpostua galdu dutela jakinarazi dute UGTren datuek. Iaz hiru izan ziren espedienteak eta 412 langiletik 65i eragin zien zuzenean. EteteakLangileak aldi batera langabeziara bidaltzen dituzten EEEi dagokienez, UGTren ikerketak dioenez Sakanan 9 aurkeztu dira. Haietako 8 metalgintza arloan eta  1 eraikuntza edo eratorrietan lan egiten duten enpresetan. 6 EEE aldeen akordioarekin baimendu dira, beste hiru akordiorik gabe. Kontratua aldi baterako eteteko otsailean aurkeztutako EEEk 400 langiletik 309ri eragin diote. Aurten dagoeneko mota horretako 12 espediente aurkeztu dira 438 plantilatik 359ri eragin diotenak. Iaz 351 izan ziren, 482ko plantilatik eta 9 espedienteren bidez. UGTk jakinarazi digunez, Sakanan EEE izan duten enpresak dira: Aizoain, Armaduras Omnia, Ingenieria Iradi, Perfosistem, Construcciones Metalicas Erkuden, Construcción de Herramientas, Gumak makinaria, Hydro Aluminium Inasa, Imaz Hermanos, Montajes Zapardi, Satenhor eta Talleres Lantegui.