Topagunea, irudi berrituarekin hausnarketa prozesua martxan jarriko du

Guaixe 2009ko martxoaren 25a

Topaguneak, euskara elkarteen federazioak, asteartean bere irudi berritua aurkeztu zuen, "erronka eta garai berriei egokitzeko asmoen adierazle". Izan ere, Topaguneak jakinarazi zuen hurrengo urteetan "euskara elkarteen mugimenduaren izanaz eta izaeraz gogoeta parte hartzailea antolatzea izanen da Topagunearen jardueraren ardatza". Aipatu federazioaren helburua da "euskara elkarteen mugimendua hizkuntza komunitatea trinkotu eta zabaltzen eragile aktibo izaten jarraitzea eta horretan sakontzea". Topagunea, euskara elkarteen federazioko kide dira Sakanan Bierrik Fundazioa, Aizpea Euskara Taldea eta Kima Euskara Taldea.