Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaur eta bihar Uharte Arakilgo Zamartze baselizak turismoari leihoa zabaldu izeneko jardunaldiak hartuko ditu. Horren berri, Zamartzen bertan, eman zuten Sakanako Mankomunitateko presidente Migel Anjel Zubiriak, Uharte Arakilgo zinegotzi Joaquin Navarro eta Bidelagun, landa etxeen elkarteko kide Fernando Etxauri Gallardon eta Izaskun Bengoetxea Delgadok. Migel Anjel Zubiriak jakinarazi zutenez, jardunaldien bidez "turismoaren ikuspegitik Sakana modu erakargarrian nola saldu ikasi nahi dugu". Horretarako, "besteen esperientziak eta izan duten eragina ezagutu nahi ditugu". Zubiriak laburbildu duenez, "Sakana kanpora atera eta kanpotarrak Sakanara erakarri nahi ditugu". Horretarako, "ingurune paregabeak, trikuharriak, erromanikoa eta beste" ditugula nabarmendu zuen. AsistentziaTurismoari buruzko jardunaldiak interesa duten guztiei zabalik daude. Antolakuntza errazte aldera, hori bai, Sakanako Mankomunitateak aurretik izena ematea eskertu du. Horretarako bere egoitzara hots egin besterik ez da egin behar. 150 bat gonbidapen bidali dituzte udal arduradun, ostalaritzako profesional eta interesatuak egon daitezkeen sektoreetako langileen artean. Dagoeneko 40 bat pertsonak bere presentzia ziurtatu du. Sakanako Mankomunitatearen Garapen Zerbitzuan berriki sortu da turismo eta merkataritza azpibatzordea. Haren baitan Bidelagun elkartearekin izandako harremanetatik sortu dira jardunaldiak. Asteburuko saioen ondoren, antolatzaileek espero dute azpibatzordeak martxa hartuko duela. Bidelagun elkarteko Fernando Etxaurik esan zuenez, "jardunaldien ondoren udalek ikusi behar dute turismoa erreala dela eta haiek izan behar dutela motorra". Horrekin batera, Fernandok nabarmendu zuenez, "Sakanan orain arte ia ez da ezer egin arlo honetan. Besteekin alderatuta, atzeratuta gaude". Bestalde, Bidelagun elkarteko kideek azpimarratu zuten krisiaren ondorioak nabaritzen ari direla, "bai, asko". Bukatzeko, antolatzaileek aurkezpena baliatu zuten emandako erraztasunengatik Zamartzeko arduradunei eskerrak emateko. EgitarauaOstirala18:00etan Aurkezpena. Nafarroako Gobernua. 18:30etik 20:30era Turismoa gertaera sozial gisa. Hizlaria: Patxi Tuñon, landa turismoan aditua eta Nafarroako senataria. Larunbata10:00etatik 11:30era Turismoaren errentagarritasun soziala. Hizlaria: Pedro Gil Larrañaga, Deustuko Unibertsitateko irakaslea eta ASETUReko sortzailea.11:30etik 12:00era kafea. 12:00etatik 13:00etara Goierriko esperientzia. Hizlaria: Niko Osinalde, Goitur, Goierriko Turismo Agentziako kudeatzailea.13:00etatik 14:00etara Mahai ingurua Moderatzailea Susana Mendinueta.