Udalak biharko manifestazioa deitu du

Guaixe 2009ko martxoaren 27a

Olatzagutiako Udalak deituta, bihar, Debekurik ez, utzi bakean Olazti leloa duen manifestazioa eginen da. Protestaldia 13:00etan abiatuko da udaletxetik. Manifestazio horrekin Olatzagutiako Udalak bi salaketa egin nahi ditu. Alde batetik, Angel Gurmindo Lizarraga, Stein, duela 25 urte GALek hil zuela gogorarazteko ekitaldiak Espainiako Auzitegi Nazionalak debekatu izana. Eta, bestetik, debeku hori betearazteko Guardia Civilaren presentzia eta izan zuen jarrera salatzea. Manifestazioa deitzea martxoaren 11n egindako bilkuran onartu zuen Olatzagutiako udalak.