Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako Gazteriaren Institutuak jakinarazi duenez, deszentralizatu egin du gazteei zuzendutako txartelak egiteko tokiak. Hemendik aurrera Iruñean egiteaz gain Nafarroako beste bost tokitan ere gazteendako txartelak eginen dituzte. Horien artean dago Altsasuko Otadiko Kristo Deuna aterpea. Nafarroako Gazteriaren Institutuak aurreratu duenez, unean bertan jaso daiteke txartela, beti ere, beharrezko dokumentazioa aurkeztu eta kasuan kasuko zenbatekoa ordaindu ondoren.Altsasun gazteek hiru txartel eskuratzeko aukera izanen dute. Lehena, Ikasleen Nazioarteko Txartela da. Ikasketa homologatuak egiten ari eta 12 urtetik gorakoak diren gazteei zuzendutakoa da. 6 euro ordaindu behar dira, eta txartela irailaren 1etik hurrengo urteko abenduaren 31ra arte indarrean dago (15 hilabete), edo bestela, igortzen den datatik goian adierazitako datara.Bigarrena, Gazteentzako Nazioarteko Bidaia Txartela da, 26 urtetik beherako gazteentzat oinarrizko bidaia-tresna. Aurrekoaren prezio bera du eta urtebeterako balio du. Hirugarrena, berriz, Irakasleen Nazioarteko Txartela da. Txartel horren bidez, lehen eta bigarren hezkuntzako eta unibertsitateko irakasleek prezio merkeetan bidaiatu dezakete. 8 euro balio du eta 15 hilabeterako balio du. Hiru txartel horiek abantailak eskaintzen dituzte, hala nola garraiobide batzuen tarifak murrizteko, baita museo, ikuskizun edo jatetxeetara joateko ere. Azkenik, Aterpekide Txartela eskuratzeko modua izanen da Altsasun.