Denboraldiko azken jardunaldia jokoan

Guaixe 2009ko martxoaren 31

Etxarri Aranatzek bana berdindu zuen Antsoaingo Gazte Berriak taldearen kontrako lehia. Etxean jokatu zuten, San Donato zelaian, eta partida txarra izan zen. Lehen zatia dominatu zuena Gazte Berriak izan zen, eta 24. minutuan Izquierdok Antsoaingo taldea aurreratu zuen. Bigarren zatian etxarriarrek berdintzea lortu zuten, 56. minutuan, Ruedari esker. Etxarrik partida kontrolatu zuen bukaeraraino, baina ez zen irabazteko gai izan. Berdinketa emaitza justua izan zen. Dantzalekuk denboraldi honetako erregional mailako azken partida hartu zuen, eta aitortu beharra dago Altsasuk oso gaizki jokatu zuela, ia irrigarri geratuz. Ondalanek merezimendu osoz irabazi zuen, 55. minutuan Etxaurik eta 72. minutuan Solanok sartutako bi golei esker. Altsasuarrek ez zuten itxura ona eman eta aurrerantzean euren jarrera aldatu beharko dute, emaitza hobeak lortu nahi badituzte behintzat. Asteburuan despedituko da ligaGauzak horrela, Infanzones taldeak jarraitzen du Erregional mailako III. multzoko lidergoan, 58 punturekin. Etxarri Aranatz bosgarrena da, 46 punturekin eta Altsasu hamargarrena, 26 punturekin. Asteburuan despedituko da Erregional mailako liga, 26. jardunaldiarekin. Etxarri Aranatzek etxean jokatuko du, San Donato zelaian, larunbatean, 34 punturekin sailkapenean zazpigarrena den El Cerco taldearen kontra. Eta Altsasuk Zizurren jokatuko du, 40 punturekin seigarrena den Ardoi taldearen kontra. Ea azkeneko jardunaldian puntuak pilatu eta Etxarrik Preferenterako igoera faserako sailkatzeko aukera duen eta Altsasuk irudi hobea eman eta puntuak eskuratzen dituen.