Larunbatean Sakanako Helduen XIX. Areto Futbol Txapelketako 16. jardunaldiko partidak jokatu ziren. Emaitzak: Toshiba 7 - Kanpartas 4Hiltegi 9 - Otofados 7Sakana 6 - Crackers 5Herriko Txiki 6 - Asesoria Fiscal 3Einag Arezpe 8 - Biltoki 4Kalleja De La Angina 4 - Yeregi Ileapaindegia 2Denboraldi bikaina darama Einag Arezpek, eta bere lidergoa sendotu du, 42 punturekin. Crackers bigarrenak 31 puntu dauzka, Toshiba hirugarrenak 30, Herriko Txiki laugarrenak 27 eta Sakana bosgarrenak 25. Atzean datoz Kalleja de la Angina (22 p.), Biltoki (21 p.), Hiltegi (20 p.), Kanpartas (17 p.), Yeregi ileapaindegia (15 p.), Otofados (8 p.), eta Asesoria Fiscal (3 p.). Larunbatean, apirilaren 4an, 17. jardunaldiko ondoko lehiak jokatuko dira Altsasuko Zelandi kiroldegian eta frontoian. Kanpartas - Kalleja De La Angina Yeregi Ileapaindegia - Einag Arezpe Biltoki - Herriko Txiki Asesoria Fiscal - Sakana Crackers - Hiltegi Otofados - Toshiba