Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburuan Bizkaia eta Nafarroako taldeak lehiatu dira GRAVN txapelketaren barruan. Emakumezkoen 22 urtez azpiko paleta goma txapelketan, Bizkaiko Elua eta Ihateri 19-22 irabazi zieten Aristorenak eta Zamorak. 22 urtez azpiko eskuzko binakakoan, Bizkaiko Elezkanok eta Kastillok 22-8 hartu zituzten menpean A. Galarza eta J. Madariaga. Eta gazte mailako eskuz banakakoan Bizkaiko Egigureni 2-22 irabazi zion Irurtzun taldean dabilen Zabaleta etxarrendarrak.Jokatutako partida guztiak aintzat hartuta, Bizkaia nagusitu zen Nafarroaren aurrean (19-16). Hurrengo jardunaldian Nafarroak Gipuzkoa izanen du arerio eta Arabak Bizkaia. Errioxak atsedena hartuko du.