Sakandarrak Etxauriko XXX. Herri Lasterketa gogorrean

Guaixe 2009ko apirilaren 1a

Igandean Etxauriko XXX. Herri Lasterketa jokatu zen, 7 kilometroko proba. Iazko moduan Beste Iruñako Antonio Goikoetxea izan zen lasterketa nagusiko ia 200 korrikalarien artean gailendu zena (27:20). Egiten zuen hotzak are gehiago gogortu zuen berez gogorra den proba, Etxauriko igoera ez baita makala. Baina Etxeberriak erakustaldi bikaina egin eta bere denbora jaitsi zuen; nagusitasunez eta bakarrik heldu zen helmugara. Bigarrena Sabin Arruti iruindarra izan zen (29:37), eta hirugarrena Mikel Saralegi (29:39). Sakandarrei dagokionez, Dantzaleku Sakanako Juan Luis Maiza etxarriarra 41. heldu zen helmugara (34:02); Francisco Jose Cordon irurtzundarra 69. (36:24); Jose Ignacio Reparaz arbizuarra 147. (42:31); Jose Mari Mercero iruindarra 150. (42:52); eta Joseba Bergera ziordiarra 153. (43:24).