Despeditu da liga

Guaixe 2009ko apirilaren 6a

Etxarri bosgarren postuan sailkatu da eta Altsasu hamargarrenean. Igoera faserako sailkatu da Etxarri eta Altsasuk Kopa jokatuko duAsteburuan Erregional mailako 26. eta azken jardunaldia jokatu zen. Etxarri Aranatzek etxean jokatu zuen, El Cerco taldearen kontra. Oso partida inportantea zen etxarriarrendako, preferente mailako igoera faserako sailkatzea edo ez baitzuen jokoan. Partida hasi eta 7. minutuan arbitroak Etxarriren aldeko penaltya agindu zuen, Ikerrek kontrako atean sartu zuena. Hortik aurrera Etxarrik dominatzen jarraitu zuen baina nahiz eta gol aukera ugari izan, Etxarrik ez zuen asmatzen. Bat eta zeroarekin despeditu zen lehia, eta igoera faserako txartela lortu zutenez, gogoz ospatu zuten etxarriarrek. Aldiz, Ardoik 3-2 hartu zuen menpean Altsasu. Jokoan ezer ez zuten bi taldeen arteko lehia zen Zizurren jokatutakoa, eta horregatik akaso partida nahiko motela izan zen. Altsasuarrak izan ziren markagailuan aurreratu zirenak, Aaronek 20. minutuan sartutako golari esker, baina atsedena baino lehen berdintzea lortu zuen Ardoik. Bigarren zatia hasterakoan atzera ere aurreratu ziren altsasuarrak (Aritz, 50. minutuan), baina berehala berdindu egin zuen Ardoik eta garaipenaren gola sartzeko beta ere izan zuten iruindarrak. 3-2 irabazi zuen Ardoik. Etxarri igoera postuetara eta Altsasu KoparaErregional mailako denboraldia bukatuta, III. multzoan Infanzones taldea sailkatu da lehen postuan, 61 punturekin, Gazte Berriak bigarrena (57 puntu) eta Doneztebe hirugarrena (51). Etxarri Aranatz hirugarrena sailkatu da, 49 punturekin, eta Altsasu 10.a, 26 punturekin. Aipatu dugun moduan, Etxarri Aranatzek igoera postuetarako txartela lortu du eta Altsasuk Kopa jokatuko du. Nafarroako Futbol Federazioak zozketa eginen du eta apirilaren 18ko asteburuan hasiko dira aipatu bi txapelketak.