GALERIA EZBERDINAK ETA BITXIAK

Guaixe 2009ko apirilaren 9a

Gaur egun koadroak, galeria tipikoetan egoteaz aparte, beste Galeria berezi, bitxi eta kuriosoetan egon daitezke.Galeria berezi hauen artean ondorengo bi hauek ikus ditzakegu.Horietako kasu bat, "Galeria Trolebus"-a da. Galeria berezi hau autobus baten barnean kokatua zegoen eta bertan 15 artistaren lanak ikusgai ziren. Ideia hau, planteatua izan zen Ariadna Ramonetti y María Fernando Sales, Arte Historiagileen eskutik, ez baitzuten nahi galeria tipiko eta konbentzional bat.2000. urtean Japoniako Gobernuak Mexikori 15 autobus zahar oparitu zizkion kultur espaziotarako erabili ahal izateko. Momentuan ez zuen interes handia eragin Baina hiru urte geroago, lehenago aipaturiko Arte Historiagile horien ilusioarekin, autobus horietako batean beren "Galeria Trolebus"-a sortu zuten, dudarik gabe, bitxia eta ezberdina.Eta beste Galeria kuriosoaren kasua, ondorengoa da. Pablo Leon-ek, mexikar artista eta komisario batek, sortu izan zuen Arte Galeria bat Londreseko taberna baten komunean, non zerbitzari lan egiten zuen, "George and Dragon". Eta hori dela eta, "White Cubiclet Toilet Gallery"-ko lau paretetatik pasa izan dira beste artista batzuen artean, Federico Herrero eta Deborah Castillo.Beraz, ikus dezakegunez, Galerien espazioa mugagabea izan daiteke...Itziar Nazabal Regueira