Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Martxoaren akaberan 983 pertsonak emana zuten izena Altsasuko enplegu bulegoan, otsailean baino 46 gehiagok. Hala jakinarazi du Nafarroako Enplegu Zerbitzuak. Urtea hasi denez geroztik 258 sakandarrek gizendu dute langabeziaren zerrenda. Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren datuen arabera, Altsasuko enplegu bulegoan izena emanda dauden 983 sakandarretatik 538 (aurreko hilean baino 18 gehiago) emakumeak dira. Gizon langabetuak, berriz, 445 (28 gehiago). Adinari dagokionez, Altsasuko enplegu bulegoan lan eskaera egin duten 25 urtez azpikoak 192 dira (119 gizon eta 73 emakume). 25 urtetik gorako lan eskatzaileak, berriz, 791 dira Altsasun (465 emakume eta 326 gizon); hau da, 19 gazte gehiago eta 27 heldu gehiago.SektorekaAltsasuko enplegu bulegoko lan eskatzaile gehienek, 479 (26+), zerbitzuen sektorean lan egin nahiko lukete. Industria arloan aritzeko prest 356 (20+) langabetu daude. Eraikuntza arloa da langabetuen eskaera gehien jaso dituen hirugarren sektorea. 84 pertsonak (10+) eraikuntzan aritu nahiko lukete. Abeltzaintza arloan lan egiteko prest 20 langabe sakandar daude (6 gutxiago). Aurretik lanik ez zuten eta enplegu bila dabiltzanen kopurua 44koa da (4 gutxiago). Bestalde, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak jakinarazi duenez Altsasun, martxoan, aldi baterako 283 kontratu sinatu ziren. Horri beste 40 kontratu mugagabe gehitu beharko zaizkio.Nafarroa Herrialdeari dagokionez, martxoan langabeziak %2,49 egin du gora eta 932 nafar gehiagok eman dute izena enplegu bulegoetan. Langabetu nafarrak 38.311 dira. Haietatik 19.267 gizonak dira eta 19.044 emakumeak. Imelda Lorea Nafarroako Gobernuko Lan arloko zuzendari nagusiak azpimarratu du bigarren hilabetez jarraian Foru Komunitatean langabeziaren hazkundea moteldu egin dela. Edonola ere, zuzendariaren esanetan, martxoko datua negatiboa da langabezian pertsona gehiago dagoelako. Aldi berean, azpimarratu zuen joan den udatik lehenengoz, langabeziak behera egin duela hiru sektoretan: nekazaritza, zerbitzuak eta aurretik lanik ez zuten pertsonak.