Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren laguntzarekin erakundeek 45 lanpostu sortuko dituzte

Guaixe 2009ko apirilaren 6a

Urtero moduan Nafarroako Enplegu Zerbitzuak diru-laguntzak banatu dizkie toki entitateei. Udal, kontzeju eta mankomunitateek interes orokorreko eta gizarte-intereseko obrak egiteko langabeak kontratatzearen ondorioz sortutako lan-kostuak diruz laguntzen ditu horrela gobernuak. Aurtengo deialdiak, bereziki, lehentasuna eman dio gizarte-bazterketaren egoeran dauden edo egoera horretan egoteko arriskua duten langabeak kontratatzeari.Nafarroako Enplegu Zerbitzuak banatutako 4,1 milioi euroetatik 267.534 jasoko dituzte Sakanako toki erakundeek, 14k zehazki. 45 lan kontratazioetarako laguntza jasoko dute erakunde horiek. Hona zerrenda.ErakundeaLana edo zerbitzuaLaguntzaLangileakIrurtzungo UdalaUdal eraikinetan konponketak, hiri altzariak egokitu eta kaleetako traba arkitektonikoak kendu43.0506Irañetako UdalaBerdeguneen garbitzea eta mantenua8.914,56 3Uharte Arakil UdalaBerdeguneen garbitzea eta mantenua19.8204Arruazuko UdalaBerdeguneen garbitzea eta mantenua5.943,042Lakuntzako UdalaUdal igerilekuetako atezaintza, garbiketa eta sorosle zerbitzua22.5806Arbizuko UdalaUdal eraikinen, hiri altzarien, mendien mantenu lana eta garbiketa publikoa19.624,12 Etxarri Aranazko UdalaUdal eraikinen eta azpiegituren mantenua. Kaleen garbiketan lagundu16.776,862Bakaikuko UdalaSan Benito parkea txukundu; hilerrian konponketa; garbiketak eta bideen konponketak.14.0702Iturmendiko UdalaHilerrian, bideetan eta kaleetan konponketak; kaleen, berdeguneen eta frontoiaren garbiketa eta mantenua6.338,021Altsasuko UdalaLanen lantaldea indartu46.680,728Olatzagutiako UdalaHainbat udal eraikinen fatxaden hobetzea eta zaharberritzea11.418,31Sakanako MankomunitateaHondakindegian eta ur biltegietan aparteko mantenu lanak11.557,342Sakanako MankomunitateaTurismo bulegoetako zerbitzua9.193,342Irurtzun aldeko Gizarte Zerbitzuen MankomunitateaEskualdeko 12 eta 17 urte arteko populazioaren beharren azterketa15.052,521Burunda mendebaldeko Gizarte Zerbitzuen MankomunitateaBehar duten pertsonen eta haien familiendako konpainia eta atseden proiektua10.757,62Burunda mendebaldeko Gizarte Zerbitzuen MankomunitateaHaurren eta familiei laguntza emateko programaGuztira5.757,6  Guztira:267.53445