Andra Mari kimuen eta kadeteen proba konbinatuko txapelduna

Guaixe 2009ko apirilaren 7a

Igandean Nafarroako Herri Kirol Jolasetako bosgarren eta azken jardunaldia jokatu zen Berriozarren. Nafarroako Kirol Institutuarekin batera antolatzen diren Kirol Jolas hauetan hiru mailetako txapelketak jokatzen dira: kimu mailakoak (11-12 urte), haur mailakoak (13-14 urte) eta kadete mailakoak (15-16 urte). Haur eta Kadete mailetan Proba Konbinatu txapelketa eta Sokatira txapelketa jokatzen dira, eta kimu mailan, berriz, soilik proba konbinatua. Konbinatuetan Andra Mari bikainBada, kimuen mailako proba konbinatuko finalean Andra Mari taldea nagusitu zen (6´36´´89), Berriozar A taldeari segundo bateko aldea aterata (6´37´´91). Basaburua hirugarrena izan zen (6´54´´13) eta Ultzama laugarrena (6´59´´23). Bestalde, haurren mailako proba konbinatuan bosgarren eta azken jardunaldia egon zen jokoan, eta Basaburua gailendu zen Berriozar, Andra Mari eta Ultzamaren aurrean. Sailkapen orokorra kontuan hartuta Basaburuak jantzi zuen txapela (20 puntu), Berriozar (13 puntu), Ultzama (9 puntu) eta Andra Mariren (8 puntu) aurrean. Eta kadeteen mailako bosgarren jardunaldian Andra Mari izan zen nagusitu zena, Basaburua, Txantrea eta Putterriren aurretik. Sailkapen orokorra kontuan hartuta orden berbera izan da, Andra Mari izan baita txapelduna (16 puntu), Basaburua (15 puntu), Txantrea eta Putterri irabazi eta gero. SokatiraSokatiran iruindarrak eta Basaburukoak nagusitu dira. Haur mailako 480 kiloko soka tira txapelketako azken jardunaldian Basaburua eta Andra Marik berdindu zuten eta Berriozar atzean sailkatu zen. Sailkapen orokorra kontuan hartuta Basaburukoek jantzi zuten txapela 14 punturekin, eta atzean sailkatu ziren Andra Mari (11 puntu) eta Berriozar (8 puntu). Kadete mailako 540 kiloko azken jardunaldian Txantrea izan zen onena, 5 punturekin, eta bere atzetik sailkatu ziren Basaburua, Andra Mari, Putteri eta Iñigo Aritza. Sailkapen orokorrean, Txantreak jantzi zuen txapela (23,5 puntu), Basaburuari oso tarte txikia hartuta (20,5 puntu). Atzean sailkatu ziren Andra Mari (16 puntu), Iñigo Aritza eta Putterri.