Sakandarrak bikain Azkoitiko X. Duatloian

Guaixe 2009ko apirilaren 7a

Igandean Azkoitiko X. Duatloia jokatu zen, distantzia motzeko kategorian. 270 duatleta aurkeztu ziren irteera lerroan, eta horietatik 260 heldu ziren helmugara, 8 km korrikan, 26 km bizikletan eta beste 4 km korrikan aritu eta gero. Irabazlea Lagunak taldean dabilen Raul Amatriain izan zen (1:21:25), Urbiko T.T. Basau taldeko Sergio Gomez del Riori 10 segundo aterata. Emakumezkoetan Tecnun.com taldeko Lucia Garate nagusitu zen (1:30:24). Sakandarrek oso lan txukuna egin zuten. Sakana Triatloi taldeko Francisco Javier Gomez izan zen lehena. 26.a sartu zen (1:24:24). Lagunak taldean dabilen Igor Flores urdiaindarra 64.a izan zen (1:29:07). Sakana Triatloi Taldean dabiltzan gainontzeko duatletek ondoko lana egin zuten: 68.a Mikel Berdud (1:29:54), 71.a Juan Luis Maiza (1:30:03), 84.a Isidro Asurabarrena (1:30:25), 93.a Beñat Katarain (1:30:51), 105.a Jokin Lazkoz (1:31:43), 117.a Juan Carlos Gomez (1:33:20) eta 132.a Juantxo Azurmendi (1:33:57). Asteburu honetan ez dago probarik baina apirilaren 18an Gernikako duatloia dago jokoan, 16:00etatik aurrera. Bete beharreko distantzia: 5,2 km korrikan, 26 km bizikletan eta 2,6 km korrikan. Bestalde, apirilaren 26an Arbizuko duatloia jokatuko da, 11:00etatik aurrera. Izena ematea zabalik dago www.triatloi.org web orrian.