Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Kontentu daude MRA Navarra Xota taldekoak, partida konplikatu bat aurrera ateratzeko gai izan zirelako. Cartagena izan zuten aurkari euren herrian, arerio zuzena, irurtzundarren azpian zegoena, eta hortaz zortzigarren postua zegoen jokoan. MRA kanpoan irabazteko gai izan zen eta zortzigarren postuari eusten dio, liga erabakitzeko play off postuetan, hain zuzen. Nolanahi ere MRAk lan asko egin behar izan zuen Cartagenaren kontrako lehia irabazteko. Publikoa lagun, Cartagenakoek ez zuten partida galdutzat eman arbitroak partidaren amaiera iragarri arte, eta, hortaz, emozioa pil-pilean izan zen. Bi taldeak kontraerasoak egiten hasi ziren hasieratik. Cartagenakoak izan ziren markagailuan berehala aurreratu zirenak, baina Ossoriok berehala berdintzea lortu zuen, kontraeraso baten bidez. Eta hori izan zen partidaren joera: batak gola sartu eta besteak berdindu. Aipatzekoa da bi atezainek geldialdi bikainak egin zituztela, bereziki partidaren lehen zatian. Bigarren zatian, talde bakoitzaren gol aukera baten atzetik kontrakoarena heldu zen, eta 23. minutuan Cartagenaren bigarrena heldu zen. Baina MRAren erantzuna berehalakoan heldu zen, Ossorioren jokaldi bikainean De Bailek gola bere ate propioan sartu eta gero. Cartagenakoek aukera ugari izan zituzten gero, baina Gascon atezaina bikain egon zen bere postuan eta gol asko ekiditea lortu zuen. Orduan MRA aurreratu zen lehenengoz markagailuan, Lukaianek baloi galdu bat Gamak defendatzen zuen atean asmatu zuelako. Egoeraz jabetuta atezain-jokalaria postua erabili zuten Cartagenakoek, eta berehala berdintzea lortu zuten, De Bailen gol bati esker. Baina berehala heldu zen Irurtzungoen erantzuna: 3-4koa ezarri zuen gol ederra. Eta hortik aurrera zoratzeko moduko egoera bizi zen, MRAk garaipena mantentzeko dena eman zuelako eta Cartagenak berdindu nahi zuelako. Baina markagailua ez zen gehiago mugitu. Puntu inportanteakImanol Arregi entrenatzaileak hiru puntuak lortzearen garrantzia nabarmendu zuen, eta bigarren zatian lehenengoan baino hobe aritu zirela aitortu zuen teknikoak. Taldeak ongi defendatzen jakin zuela eta egoerari buelta ematen jakin ziotela aipatu zuen. Ohorezko mailako liderra Inter Movistar taldea da, 57 punturekin. MRA Navarra zortzigarrena da, play off postuetan, 33 punturekin. Larunbatean, apirilaren 11n, MRAk etxean jokatuko du, Iruñeko Pabilioi Unibertsitarioan, 18:30ean, 24 punturekin 12.a den Playas de Castellon taldearen kontra. Ea etxean jokatzeak partida aurrera ateratzeko adorea ematen dion eta MRAk play