Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburuan Belateko Kluben Arteko Txapelketako finalak jokatu ziren Beran eta Lesakan. Horrela, seniorretan, Pilotajaukuko Mazkiaranek eta Alustizak jantzi zuten txapela, Aldabideko Mattin Ezkurdiari eta Arkaitz Arrutiri 22-20 irabazi eta gero. Lehen mailako aurrebenjaminetan, Donibaneko Oier Eugik eta Markel Gardek 18-5 hartu zituzten menpean Aldabide A taldeko Igor Araña eta Josu Igoa. Eta bigarren mailako kimuetan txapelak ere ihes egin zien sakandarrei, Arkupeko Julen Palenzuela eta Jon Erro 18-9 gailendu baitziren Pilotajauku C taldeko Iker Grados eta Mikel Oterminen aurrean. Bigarren mailako haurren mailan, Pilotajaukuko Peio Bengoetxeak eta Jon Kepa Bengoetxeak finala galdu zuten, 1-18, Donibaneko Ander Garde eta Anzinen kontra. Baina kadeteen lehen mailako txapela Sakanara heldu zen, Txarutako Iban Indari eta Arkaitz Untxalori 12-18 irabazi baitzieten Olaztiko Sutegi A taldeko Jokin Gartziak eta Julen Kintanak. Hortaz, bi txapela izan dira Sakanara etorri direnak.