Baigurara Sakanako Mendizaleekin

Guaixe 2009ko apirilaren 8a

Sakanako Mendizaleak taldeak mendi ibilaldia antolatu du apirilaren 19rako. Iparraldera abiatuko dira, Baigura mendia igotzera. Horretarako autobusa antolatu dute. Autobusa goizeko 6:00etan abiatuko da Olaztitik eta Sakanako gainontzeko herrietan geldialdiak eginen ditu izena ematen duten mendizaleak hartzeko. Norbaitek mendiarekin gozatu eta aipatu ibilbidea egin nahi badu, apirilaren 16ra bitarteko tartea du izena emateko, eta horretarako Sakanako Mendizaleak taldeko kideekin jarri behar du harremanetan, edo 639 11 76 31 telefonora deitu. Epea pasatuta oraindik tokiak geratzen badira, telefono berberera hots egin beharko da apuntatzeko.