Sakanako Emakumeen Frontenis Txapelketa antolatu du Mankomunitateak

Guaixe 2009ko apirilaren 8a

Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak Sakanako Emakumeen Frontenis Txapelketa antolatu du zenbait laguntzailerekin batera - Olaztiko pala arduradunak, Itxondo elkartea, Etxarri Aranatzeko Gure Pilota elkartea eta Etxarri Aranatz, Altsasu eta Irurtzungo udalak - . Txapelketa herrikoia da, hortaz edozeinek har dezake parte eta hiru mailatan jokatuko da: lehen maila, bigarren maila eta hirugarren maila. Partidak asteburutan jokatuko dira, Olazti, Etxarri Aranatz eta Irurtzungo pilotalekuetan, eta txapelketa bukaeran sariak jasotzeaz gain bazkari ederrean bilduko dira partaide, antolatzaile eta laguntzaile guztiak. Kirol zerbitzuan eman behar da izenaTxapelketa apirilaren 25ean hasiko da, eta izena ematea zabalik dago, apirilaren 17ra arte. Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuan eman behar da izena (948 464 866 telefonoa, Nerea, kirola@sakana-mank.com posta elektronikoa edo www.sakana-mank.com web gunea). Bikote bakoitzak 10 euro ordaindu behar ditu.