Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak haurren jolasak ikasteko ikastaroa eskainiko du. Jolas tailerrak izena duen eskaintza guraso, hezitzaile eta irakasleei zuzenduta dago eta zortzi orduko iraupena du. Euskara Zerbitzuak aurreratu duenez hiru ikastaro emanen dira. Lehena Irurtzungo Atakondoa ikastetxe publikoan (psikomotrizitate gelan). Saioak Maiatzaren 4, 5, 7, 8 eta 11n izanen dira, 15:30etik 17:00era. Bigarren taldea Lakuntzako igerilekuetako balio anitzeko gelan bilduko da, maiatzaren 18, 21, 25 eta 28an eta ekainaren 1ean (astelehen eta ostegunetan), 15:00etatik 16:30era. Azken taldearen biltokia Olatzagutiako Akelarre ludoteka izanen da. Hitzorduak maiatzaren 11, 14, 18, 21 eta 25erako (astelehen eta ostegunetan) jarriak dituzte, 15:00etatik 16:30era. Haurren jolasak ikasten interesa dutenek Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzura jo dezakete (689 029 778 eta 948 464 867 telefonoak edo arakil.euskara@sakana-mank.com helbidera). Izena emateko beste aukera Olaztiko Akelarre ludotekatik pasatzea da edo hara zuzentzea (948 564 068 telefonoa, arratsaldez, edo ludotekakelarre@terra.es e-posta). Antolatzaileek jakinarazi dutenez, ikastaroa ematen den bitartean haurrak zaintzeko zerbitzua eskainiko da.