Sakandarrak Nafarroako Parlamentuaren eta Udalen 30. urtemugan

Guaixe 2009ko apirilaren 7a

Ostiralean ekitaldi instituzionala egin zen Nafarroako Parlamentuan. Espainiako konstituziopean egin ziren Nafarroako Gobernua eta udalak osatzeko duela 30 urte egin ziren lehen hauteskundeak gogora ekartzeko antolatu zen ekitaldia. Hartara parlamentari eta udal ardurak izandako hainbat pertsona gonbidatu zituzten. Hori bai, azken momentuan EAE-ANVko zerrendetan aurkeztu eta aukeratuak izan ziren pertsonei gonbitea atzera bota zieten. Ekitaldian parte hartu zutenen artean izan ziren, besteak beste, Altsasuko alkate izandako Emilio Boulandier, Sakanako Mankomunitateko presidente Migel Angel Zubiria, Etxarri Aranazko alkate Maider Goñi edota Jose Angel Agirrebengoa parlamentaria. Ekitaldia hasi zenean ezker abertzaleko 15 bat kidek Eusko Gudariak kantatuz ekitaldia eten zuen. Haien artean, besteak beste, Altsasuko alkate izandako Gerardo del Olmo zegoen.  Kalean ere, ezker abertzaleak deituta, kontzentrazioa egin zen Parlamentuko "fartsa" salatzeko. Kanpoan ere sakandarrak izan ziren.