Salvador Ulaiarrek AVTko delegatu gisa dimititu du

Guaixe 2009ko apirilaren 7a

Asociación de Victimas del Terrorismo (AVT) Nafarroako delegatu gisa dimisioa eman zuen aurreko ostegunean Salvador Ulaiar etxarriarrak. AVTren Nafarroako bazkideen batzarrak babestu zuen Salvadorren erabakia. Etxarriarrak bere erabakiaren berri gutun ireki baten bidez eman dio AVTren egungo lehendakariari Juan Antonio Garcia Casquerori. Salvadorrek dioenez, elkartearen barruan "barne hausnarketa prozesua" zabaldu nahi du, "egoera berbideratzen" saiatzeko eta "bere izpiritua" berreskuratzeko. Salvador egungo zuzendaritzarekin desadostasunak dituela azaldu du. Elkartearen aurreko presidentearen ildoa ez jarraitzea salatu du Salvadorrek.