Gizarte Zerbitzuko Mankomunitateko langileek protestekin jarraitzen dute

Guaixe 2009ko apirilaren 8a

Gaur eguerdian Burunda mendebaldeko Gizarte Zerbitzuko Mankomunitateko langileek iragarritako lehen geldialdia egin dute. Ordu batez udaletxearen aurrean bildu dira eta haien egoerari buruzko informazioa zabaldu dute. Langileek jakinarazi dutenez, hilaren 22an izanen den batzar monografiko batera deitu ditu mankomunitateko zuzendaritzak. Bestalde, ziurtatu dute "langileek planteatutakoari ez zaio inolako erantzunik eman". Nabarmendu dutenez, "gure egoera hobetzeko mobilizatzen ari gara, baina baita mankomunitatearen funtzionamendua hobetzeko ere, populazioan eragina izanen duena".ZehaztapenakGizarte Zerbitzuko Mankomunitateko langileek zenbait zehaztapen egin nahi izan dizkiote lehendakariak egindako zenbait adierazpeni. Batetik, "gizarte zerbitzuen finantziazioa Nafarroako Gobernuarekin egiten diren hitzarmen berezien bidez egiten da. Urteetan beste zerbitzuetako kideekin alderatuta bidegabekeria bizi izan dugu eskatzen ditugun soldata osagarriak hitzarmen horietan jasotzen direlako". Bestalde, azpimarratu dute hitzarmen horiek egiterakoan, "profesionalen gastua zehazterakoan osagarriak kontuan izanda" egin behar direla. Azken hiru urteetan aldaketarik ez dela izan ziurtatu dute langileek. Gainera, langileek gogorarazi dute "eskatzen duguna bere garaian zuzendaritzak eskaini zuena da". Azkenik, argitu nahi izan dute lehendakaritza aldaketa mobilizazioen hasierarekin bat egitea "guztiz kasuala" izan dela.