Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Astelehenean egindako bilkuran Sakanako Mankomunitateak Arbizuko hondakindegian zamalanetarako kaia egiteko lanak eman zituen. Lanak Construcciones Legarra Lazkoz enpresari eman dizkio mankomunitateak, 614.065,17 euroren truke. Lanak hilaren akaberan hasiko dira eta hiru hilabete iraunen dute. Aurreikusitakoaren arabera Sakanako eta inguruetako ibarretako hondakinak Tuterako Culebrete hondakindegira agorrila aldera ariko dira eramaten. Jakina denez, Europako legedi batek hondakin organikoak tratatzera behartzen du. Sakanan orain arte hondakin horiei Arbizuko hondakindegian lur ematen zitzaien. Baina legedi berrira egokitu beharra dagoenez, ibarreko hondakinak, Nafarroako Hondakinen Kontsortzioaren bidez, Tuterako hondakindegira bidaliko dira.