Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Burunda mendebaldeko Gizarte Zerbitzuetako Mankomunitateko 14 langileek gaur goizean bi orduko lan uztea egin dute. Horretaz gain, haien egoeraren berri emateko kalera atera dira eta Altsasuko udaletxearen aurrean kontzentrazioa egin dute, "enplegu eta zerbitzu duin baten alde" zioen pankartaren atzean. Hala egon dira Guardia Civila agertu eta joateko esan dien arte.Langileek mobilizazio horien berri martxo akaberan eman zuten. Orduan azaldu zutenez, Gizarte zerbitzuetako langileek lan baldintzak eta funtzionamendua "hobetzea" nahi dute. Zehaztu zutenez, "gure egoera hobetzeko mobilizatzen ari gara, baina baita mankomunitatearen funtzionamendua hobetzeko ere, populazioan eragina izanen duena".BileraGaurkoan langileen ordezkari diren Asun Bergera Zelaiak (LAB) eta Alodia Alvaro Igoak (ELA) azaldu digutenez, "gaur arratsaldean langileak mankomunitateko zuzendaritzaren batzar batetara gonbidatu gaituzte. Gure lana zein den azaldu behar diegu". Langileek ordezkariek azaldu dutenez, "gure eskaeren inguruko proposamenik ez dugu jaso eta gaur egin behar duguna legegintzaldi hasieran egin beharko genuke". Asun eta Alodiarendako mobilizazio deialdia egin zenez geroztik gertatutako guztia, "mankomunitatean guztia luzatzen nola uzten den" adierazten du. Langileen ordezkariek jakinarazi digutenez, orain arte izandako kontaktu bakarrak izan dira ezker abertzaleko ordezkariekin, ilbeltzean, eta Nafarroa Bairekin, pasa den astean. Langileen ordezkariek diotenez, Mari Jose Notariorekin ez dira bildu.