Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbatean VI. San Adrian Duatloia jokatu zen, Nafarroako Duatloi Txapelketa hain zuzen. 177 duatletek hartu zuten parte guztira 34 km osatzeko: 6,5 km korrika, 256 km bizikletan eta 3 km korrikan. Azkarrena eta lehen nafarrena Lagunak taldeko lizentzia duen Endika Garcia lasartearra izan zen (1:12:21). Bigarrenari, Lagunak taldeko Pablo Arrastiari 32 segundo atera zizkion Garciak. Lehen emakumea Tecnun taldeko Lucia Garate izan zen, eta lehen nafarra lasterketan bigarren emakumea sailkatu zen Atalaya taldeko Eva Busto. Sakandarren lanaDuatleta sakandarrek primerako lana egin zuten. Sakana Triatloi Taldeko Francisco Javier Gomez altsasuarra zazpigarrena izan zen (1:16:09), eta Lagunak taldean dabilen Igor Flores urdiaindarra zortzigarrena (1:16:49). Sakana Triatloi taldeko gainontzeko kideen lana ondokoa izan zen: 14. Javier Borrega (1:18:09); 23. Felix Benjumea (1:20:09); 47. Juan Luis Maiza (1:23:05); 52. Beñat Katarain (1:23:51); 55. Mikel Berdud (1:24:19); 58. Juan Carlos Gomez (1:24:54); eta 60. Isidro Asurabarrena (1:25:28). Nesken alebinen mailan Sakana Triatloi Taldeko Olatz Azazeta altsasuarra nagusitu zen (0:15:54). Nesken haurren mailan azkarrena Valle de Egües taldeko Eva Gil izan zen (0:29:41), eta Sakana Triatloi Taldeko Goizeder Azazeta hirugarrena sailkatu zen (0:32:53).