Unzurrunzaga lehen beteranoa Gasteizko mendi maratoian

Guaixe 2009ko apirilaren 21a

Berako lasterketaz gain, igandean Mendiko Maratoia jokatu zen Gasteizen, Euskadiko txapelketa, hain zuzen. 42,2 kilometroko proba gogorra izan zen igandekoa, 173 parte hartzaile zituena. Irabazlea La Granja taldeko Raul Garcia izan zen  (3:21:01), eta lehen emakumea Nerea Amilibia (4:09:32). Dantzaleku Sakana taldeko Ander Unzurrunzaga etxarriarra seigarrena sartu zen sailkapen orokorrean (3:48:25), bere mailan, beteranoetan, lehena. Talde bereko Damian Andueza urdiaindarra 51.a sartu zen helmugan (4:40:54) eta talde bereko Jose Antonio Salgado altsasuarra 57.a (4:46:23), beterano mailan bederatzigarrena.   Igandean, hilak 26, Aloñako V. Igoera jokatuko da Oñatin, 10:30etatik aurrera. 15,5 km eta 2.200 metroko desnibela gainditu beharko dute korrikalariek.