Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Manttale mendi lasterketa taldeak antolatuta, ia 500 korrikalarik hartu zuten parte igandean jokatutako V. Berako maratoi erdian, orain arteko partehartze errekorra, hain zuzen. Lan gogorra zuten guztiek aurrean: 21,150 km osatzea, 2.714,60 pilatutako desnibelarekin. Besteak beste Manttale eta Larun mendiak igo behar izan zituzten. Horietatik 450 heldu ziren helmugara. Azkarrena Didier Zago frantziarra izan zen (1:40:19), errekor berria ezarriz, aurrekoa 1:41:27koa baitzen. Minutu pasako aldea atera zion Jokin Lizeaga Mitxelenari (1:41:34). Lehen emakumezkoa Oihana Cortazar izan zen (2:05:35), Alizia Olazabalek zuen errekorra gaindituz (2:07:05). Hain zuzen ere Olazabal izan zen bigarrena (2:07:22). Korrikalari sakandarrek primerako lana egin zuten. Esaterako, Uharte Arakilgo Angel Arrieta hamargarrena izan zen, primerako lana eginez (1:49:26). Bere anaia, Jon Arrieta, 52.a izan zen (2:02:22). Gainontzeko sakandarren denborak ondokoak izan ziren: 53. Fermin Gabirondo (2:03:04); 67. Jesus Goena (2:05:03); 163. Fernando Igoa (2:14:32); 230. Igor Jaka (2:20:58); 237. Peio Andueza (2:21:34); 262. Maitane Txueka (2:23:09), emakumezkoen sailkapenean seigarrena); 317. Jose Ignacio Lazkoz (2:29:58); 344. Jone Pelaez (2:34:50, emakumezkoen sailkapenean hamargarrena); 351. Joxema Leitza (2:35:23); 371. Aingeru Azazeta (2:39:05); 406. David Oroz (2:46:42); 412. Emilio Imaz (2:48:28); 420. Joseba Gorritxo (2:50:57) eta 447. Josean Markez (3:13:01). Berako maratoi erdiak Nafarroako Mendi Lasterketen I. Kopa mustu zuen. Aipatu koparako baligarriak izando dira beste 5 lasterketa: ekainaren 14ko VI. Lakuntza-Aralar, ekainaren 28ko Izabako V. Camille Extreme, irailaren 20ko Beriaingo kilometro bertikala, irailaren 26ko Olatzagutia-Urbasa, eta urriaren 4ko Etxarri Aranazko XXXIV. Mendira Joan Teoría.