Afizionatuak prakak bete lan

Guaixe 2009ko apirilaren 24a

Txirrindulari afizionatuek agenda potoloa dute hurrengo egunetarako. Larunbatean Balmasedan - LXI. San Rokillo Klasikoa - eta igandean Lazkaon - LXV. Lazkaoko Proba - bilduko dira eliteak eta 23 urtez azpikoak, Euskaldun Torneorako baliagarriak diren probetan. Gogoratu une honetan Rural Kutxako Guillermo Lana dela Euskaldun Torneoko burua, 47 punturekin, eta Lizarteko Javier Iriarte bigarrenak 46 puntu dituela. Hortaz lehia estua da.Igandean Espainiako Koparako baliagarria den lasterketa jokatuko da Cantabrian, Rodriguez Inguanzo Memoriala, eta horretaz gain igandean bertan Tres días de Alava lasterketa abiatuko da, elite eta 23 urtez azpikoen proba. Asteazkenean Extremadurako Itzulia hasiko da. Bertan lehiatuko da Rural Kutxa talde sakandarra.