Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igandean aste honetako Holandako hirugarren klasiko ezaguna jokatuko da: Liege Bastogne Liege. Hiru txirrindulari sakandarrek parte hartuko dute klasiko famatu honetan: Euskalteleko Egoi Martinez eta Gorka Verdugo etxarriarrak, Samuel Sanchezen laguntzaile lanetan ariko direnak, eta Ag2r taldeko Jose Luis Arrieta uhartearra. Bestalde, apirilaren 28an hasi eta maiatzaren 3an despedituko da Romandiako Tourra. Euskaltel-Euskadi taldeko burua Koldo Fernandez de Larrea izango da, eta haren laguntzaile fidela Urdiaingo Pablo Urtasun. Jorge Azanza altsasuarra ere Romandiako Tourrean ariko da. Eta baita Ag2r taldeko Jose Luis Arrieta.