26 bikote Sakanako Emakumeen Frontenis Txapelketan

Guaixe 2009ko apirilaren 24a

Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak Sakanako Emakumeen Frontenis Txapelketa antolatu du zenbait laguntzailerekin batera -Olaztiko pala arduradunak, Itxondo elkartea, Etxarri Aranazko Gure Pilota elkartea eta Etxarri Aranatz, Altsasu eta Irurtzungo udalak-. Txapelketa herrikoia da, edozeinek har dezake parte eta hiru mailatan jokatuko da: lehen maila, bigarren maila eta hirugarren maila. 26 bikotek eman dute izena txapelketan aritzeko, eta hiru multzotan lehiatuko dira: lehen mailan (bi multzotan banatuta 10 bikote), bigarren mailan (bi multzotan banatuta 10 bikote) eta hirugarren mailan (multzo bakarrean 6 bikote). Larunbatean hasiko da liga, lehen jardunaldiarekin, eta partidak ondoko pilotalekuetan jokatuko dira: lehen mailakoak Irurtzunen eta Etxarrenen, eta bigarren eta hirugarren mailakoak Etxarri Aranatzen eta Olatzagutian. Ligaxka moduan jokatuko da txapelketa, eta multzo bakoitzeko lehen bi talde onenak maiatzaren 30ean jokatuko diren aurre finaletarako sailkatuko dira. Finalak ekainaren 6an jokatuko dira. Lehendabiziko jardunaldiko lehiak-Lehenengo maila A, apirilaren 25ean Etxarrenen. 16:00etan: Beregaña-Gonzalo - Santesteban-Galarza16:30ean: Bados-Diaz de Cerio - Astiz-AnduezaAtsedena: Fernandino-Perez de Albeniz-Lehenengo maila 1, apirilaren 25ean Etxarrenen. 17:00etan: Uharte-Jaka - Olaetxea-Mazizior17:30ean: Osinaga-Dorai - Fernandino-IrañetaAtsedena: Aristorena-Aristorena-Bigarren maila A, apirilaren 25ean Etxarri Aranatzen.16:00etan: Urritza-Fernandez - Zubieta-Saldias16:30ean: Auza-Zubieta - Berastegi-AdarragaAtsedena: Goñi-Carreras-Bigarren maila 1, apirilaren 25ean Olatzagutian.16:00etan: Amaral-Villarroel - Elso-Berastegi16:30ean: Arrasate-Moreno - Berastegi-AnduezaAtsedena: Gasco-Goya-Hirugarren maila, apirilaren 25ean Etxarri Aranatzen.17:00etan: Ganuza-Loban - Lopez-Ijurra17:30ean: Beunza-Barrenetxea - Igoa-Loban18:00etan: Igoa-Martinez - Lizarraga-Lizarraga