Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Haurren hazkundean hainbat garai izaten dira, eta gurasoek hainbat errealitateri aurre egin behar izaten diote. Horiek kontuan izanda Etxarri Aranazko eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak eta eskualdeko Guraso Elkarteek hitzaldi eta tailer ziklo bat antolatu dute. Gurasoendako prestakuntza ikastaro horiek aste honetan hasi eta maiatzean izanen dute segida. Zikloa hasteko ostegunean, Lakuntzako musika eskolan, komunikazio gaitasunei buruzko tailerra izanen da, Amaia Vazquez Eguzkitzak emanen duena 15:00etatik 16:30era. Heldu den ostegunean bertan, Iturmendiko auzo gelan, agresibitatea eta inpultsibotasuna bideratzeko arauak azalduko ditu Ana Beamontek, 19:00etan hasiko da hitzaldia. SegidaMaiatzaren 7 eta 14rako iragarrita dago hurrengo tailerra. Etxarrin dagoen Andra Mari ikastolan hezkuntza ereduen eraldaketa izanen du hizketa gai Amaia Vazquez Eguzkitzak. Maiatzaren 19an kulturartekotasuna izanen du hizpide Begoña Zestauk Urdiaingo herriaren etxean emanen duen hitzaldian, 15:00etatik aurrera. Zikloa bukatzeko, maiatzaren 26an eta 28an haurren eta gazteen elikaduraren gakoak azalduko ditu Ana Elbustok Etxarri Aranazko San Donato eskolan emanen duen tailerrean., 15:00etan hasita.