Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) profesional euskaldunen gida erabat berritu du. Gida horren helburua da, internet bidez, "euskaraz bizi nahi duten udalei eta herritarrei begira, tresnak, bitartekoak, baliabideak eta bestelakoak eskaintzea". Gidan zerbitzua ahoz eta idatziz euskaraz eskaini eta gidan izena eman duten denetariko 300 bat profesional eta enpresa daude. Besteak beste, hauek dira aurkitu daitezkeen profesionalak: abokatuak, arkitektoak, arotzak, diseinugileak, fisioterapeutak, instalatzaileak, ingeniariak, iturginak, itzultzaileak, podologoak eta psikologoak.Gida kontsultatzeko UEMAren web orrian sartzea besterik ez da egin behar. Bestalde, hartan izena eman nahi duen profesionalak bide bera jarraitu beharko du, hori bai, "ahozko eta idatzizko zerbitzua (fakturak, albaranak, aurrekontuak...) euskaraz eskaintzea baino ez da eskatzen".