14 milioi errepideen mantenurako

Guaixe 2009ko apirilaren 21a

Astelehenean egindako bilkuran Nafarroako Gobernuak erabaki zuen 13.901.483 euro bideratzea Irurtzungo Mantentze Zentroaren ardura diren errepideetan mantenu lanak egiteko. Dirutza hori 2009-2012 aldirako da. Gobernuak erabakitakoaren arabera Leitzarango (A-15), Sakanako (A-10) eta Iparraldeko (A-1) autobietan mantenu lanetarako 6.283.770 euro bideratuko dira (2.017.281 euro aurten, 2.118.145 euro heldu den urtean, 2.118.145 euro 2011n eta 1.668.039 euro 2012an). Irurtzungo Mantentze Zentroaren menpeko diren gainontzeko errepideen mantenu lanetarako 7.617.713 euro erabiliko dira datozen lau urteetan (aurten 582.266 euro, 2.445.517 euro heldu den urtean, 2.567.793 euro 2011n eta 2.022.137 euro 2012an).