Agur zibilak arautu ditu udalak

Guaixe 2009ko apirilaren 23a

Hil ondoren senideak edo lagunak ekitaldi laiko batean agurtu nahi dituztenei zuzenduta dago agur zibilen ordenantza. Altsasuko Udalak martxoaren 26an onartu zuen behin betiko eta haren berri jaso nahi duenak udal bulegoetatik edo udaleko web orrira jo dezake. Ordenantza horren onarpenarekin Altsasuko Udalak gero eta sarriagoa den eskaera bati erantzun nahi izan dio. Onartutako ordenantzan jasotzen denaren arabera, Gure Etxea eraikineko beheko solairua erabili ahalko da horretarako. Ezohiko kasuetan jende gehiago hartzeko gaitasun handiagoa duen udal eraikin bat erabiltzeko aukera izan litekeela jaso du ordenantzak. Iraupenari dagokionez, gehienez ere, 45 minutukoa izanen dira. Agur zibilak 9:00etatik 14:00etara edo 17:00etatik 21:00etara eginen direla zehaztu du udalak. Ordenantzan bertan agur zibila edo omenaldia egiteko udal aretoa alokatzeko egin beharrekoak azaltzen dira. Hau da, eskabidea nola egin, haien tramitazio azkarra eta beste. Aretoaren apainketa eta haren mantenua ere interesatuaren ardura izanen direla dio ordenantzak. LanakConstrucciones Guareña enpresako langileak dagoeneko lanean ari dira Iortia kulur gunean eta Burunda pilotalekuan. Azken horretan egungo sabai izuna eta erreta dauden fokuak ordezkatuko ditu. Pilotalekua hilabete batez ezin izanen da erabili. Iortia kultur gunean, berriz, teilatuaren erreforma eta, zenbait margotze lan egin eta eraikin barruan kaltetuta dauden sabai izuneko plakak ordezkatuko ditu.