Jose Gonzalez- in our nature

Guaixe 2009ko maiatzaren 1a

Jose Gonzalez 1978an Gotemburgon  jaiotako gazte suediarra da, gurasoak argentinarrak izanda.Musika akustikoa egiten du eta gitarra jotzeaz aparte abesten du, ingeleraz. Berak behin esan zuen bezala, bere gitarra jotzeko estiloa, klasiko, flamenkoa, bossa nova eta Beatles-en nahasketa da...Musika oso intimista egiten du, gitarra, perkusio eta ahotsak osaturikoa. Batzutan gogora ekar dezake, Silvio Rodriguez, Elliot Smith, Nick Drake edo Simon and Garkunfel. Bere diskoetan, gutxik lortzen duten tristura eta malenkonia atmosfera zoragarri bat sortzen dute abestiak. Sinestezina da hain gutxirekin hain beste lortu daitekeenik.Letretan jorratzen ditu norberaren beldurrak, ikarak, pasioa eta mesfidantza, hausnarketa politiko batzuk ere egiten ditu.2005. urtean publizitateak modan jarri zuen bere lehendabiziko diskoko heartbeats abestia. Gaur egun askotan gertatzen den bezala, multinazional handi baten telebistako iragarki bati musika jartzea izan daiteke negozio borobil bat, ezer izatetik pasa zaitezke mundu osoan ezaguna izatea, eta dena egun batetik bestera. Sonyren iragarki batean azaldu zen Jose Gonzalezen "heartbeats" abestia eta bapatean bere lehendabiziko diskoa, "venner",  salmenta zerrendetan lehendabiziko postutan kokatu zen. Baina "venner" diskoa abesti hau baino askoz  gehiago zen eta oso kritika ona jaso zituen, horrek daukan arazoekin; askotan lehendabiziko diskoa oso ona denean gaindiezin bihurtu daiteke, horra hor coldplay, Franz ferdinand, placebo eta beste hainbat...Bigarren diskoa 2007. urtean kaleratu zuen, "in our nature" izenpean. Oraingoz hau da bere azken lana. Kaleratu zenean, disko honen erronka aurrekoa bezain ona izatea izan zen, eta itxuran lortu du. Kantautore handi baten aurrean gaude, modatik kanpo dagoena eta ziurrenik disko on asko kaleratuko duena. Itxaropenerako disko bat.Ernesto Leitza