Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako Gobernuko presidente Migel Sanz eta Nafarroako Alderdi Sozialistako idazkari nagusi Roberto Jimenezek aurreko ostiralean agerraldia egin zuten. Nafarroak eta estatuak herrialdeko abiadura handiko tren (AHT) korridorearen berri eman zuten biek. Azaldu zutenez, Zaragoza eta Iruña lotuko lituzkeen trenbidearen lanak 2011 urtean hasiko lirateke.Agerraldi berean Migel Sanzek aurreratu zuenez, "Nafarroako eta Euskal Autonomia Erkidegoko AHT korridoreak lotzeko alternatiba erabakitzeko aurre-lanak oso aurreratuak ditu Nazioko Gobernuak". Horrekin lotuta, igandean Diario de Noticias egunkariak aurreratu zuen Fomento Ministerioan "Altsasuko aukera ia definitibotzat" dutela.Aukera horren arabera AHT trenbideak ia Sakana guztia zeharkatuko luke eta Altsasun barna Euskal Y-arekin Ezkio-Itsason lotuko litzateke. Aurretik ere bete 2 aukera proposatu izan dira, biak ere Aralar mendilerroa tunelen bidez zeharkatzea proposatzen dute. Bata Hiriberri aldetik eta bestea Lizarrustin barna. Antza, Altsasuko aukerak azken bi horiek baino "ingurumen kostu txikiagoa" izanen luke, prentsak asteburuan argitaratu duenez.