Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Joan zen ostiralean Euskal Liburuaren Irakurketa Publikoa ospatu zuten Iruñeko Biurdana Institutuan. Aingeru Epaltza izan zen protagonista Irakurketa Publikoaren 10. edizioan, Nafarroako egungo idazlerik entzutetsuenetarikoa. Bere hiru liburu izan zituzten aztergai: Lur zabaletan, Mailuaren odola eta Rock n´Roll. Goizeko 9:00etan eman zioten hasiera euskal idazlez gozatzeko egunari. 14:00ak arte, maila guztietako ikasleak pasa ziren institutuko areto nagusitik, DBHko 1. mailatik Batxilergoko 2. mailara arte. Sakanako zenbait ikaslek Iruñeko institutu horretan egiten dituzte ikasketak eta, ondorioz, irakurketa saioan parte hartu zuten. Horien artean daude Egiarretako Mar Gonzalez eta Arbizuko Izaro Arakama. Institutuko ikasle ez zirenek ere ongi etorriak izan ziren Irakurketa Publikoan, ekitaldi irekia baitzen. Ezin aipatu gabe geratu eguneko gonbidatu berezien artean zeuden Juanjo Olasagarre idazle arbizuarra eta jaiotzez olaztiarra den Jose Mª Oñate mendizalea. Irurtzungo Atakondoa ikastetxeko ikasle batzuk ere bertan egon ziren. Sakandarrak idazleIrakurketa Publikoaz gain, Iruñeko Biurdana institutuak literatura lehiaketaren sari banaketa eguna izan zuen joan zen ostiralean. Saridunen artean bi sakandar ageri dira: Mar Gonzalez Ruiz de Larramendik DBH-ko bigarren zikloko lehenengo saria lortu zuen gaztelaniazko narrazioan. Bere ahizpa Ane Gonzalez de Larramendik lehenengo saria irabazi zuen euskarazko poesian eta sari berezia gaztelaniazko poesian.